Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean 6-7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko dituzte familia ezberdinetako musika tresnak. Interesa duen edozein adinetako  guztieentzako saioak izango dira. Aurten ekintza hau INKLUSIBOKI planteatu da, herriko aniztasun funtzionala duten umeak ongi etorriak izango dira instrumentu ezberdinak ezagutu eta probatzera, ume hauentzat aurrera begira instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo pauso bat izan daitezkeelarik.
Hauek dira egingo diren aurkezpenak:
Perkusiozko instrumentuak, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba. Biolina, Pianoa, Akordeoia, Gitarra, Gitarra baxua, Gitarra elektrikoa, Bateria, Trikitixa, Panderoa eta txistua.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutzea eta frogatzea da. Antolaketari dagokionez, saio gehiengoak  musika tailerretako klase ordutegietan barne erakutsiko dira. Hona hemen joan zen ikasturteko saioen argazkiak eta saioen datak: