Ikasturte honetarako berriro ere 0-2 urteko umeei zuzendutako Musika Hezkuntza Goiztiarra eskaintzen diegu. Informazioa zuzenekoa emango da eta horretarako, Nerea Goikoetxea irakasleak, irailaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 17:30etan Ikus-Entzunezko aurkezpena egingo du.  Bertan  joan zen ikasturtean parte hartu zuten ikasleekin prestatutako bideoa proiektatuko da. Gonbidapena luzatzen diogu interesaturik dauden guraso guztiei inongo konpromesurik gabe.
Hona hemen 2012-13ko ikasturterako proposatzen diren ordutegiak: