Joan zen ikasturtean bezalaxe, aurten ere Musika Hezkuntza Goiztiarreko Tailerrak abian jarriko ditugu. Aurtengoan, 2019an eta 2020an jaiotako haurrentzako taldeak aterako dira. Informazioa helarazteko asmoarekin irakasleak ATE IREKIAK egingo ditu iraila hasieran.

Hona hemen 2021-22ko ikasturterako MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARREKO ordutegiak:
2020an jaiotakoak – ASTEARTEA 18:15etan
2019an jaiotakoak – OSTEGUNA 18:15etan

Bestalde, azpimarratu nahi dugu helburu nagusien ezagutzaren garrantzia, hau da:
*Musika maitatzearen gogoa piztea
*Musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea
*Umearen garapen integrala lortu musikaren bidez.
*Zenbait gaitasun musikalak garatzea; baita, gaitasun erritmiko-psikomotorea, ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak ere.
*Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak…
Saio hauetan parte hartzeko, kontuan izan ezinbestekoa dela ikaslea bere guraso edota arduradun batekin etortzea.

OHARRA: ATE IREKIen saioa doakoa da, hau da, matrikulatu beharrik ez dago baina kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik telefonoz (943/851070) , aurrez aurre edo postaz (bizkargi@bizkargimusikaeskola.com) izena ematea irailaren 3a baino lehenago.