30 urte pasa eta gero, urtarrilaren 26an, Azkoitiko Musika eta Dantza Eskolaren ibilbideak beste eraikin batean izango du bere jarraipena. Musikagunea izenarekin inauguratuko da urtarrilaren 23an gune berri hau. Bertan bilduko dira baita herriko Musika Banda eta gazteen musika taldeak ere.
Urtarrilaren 23an, ostirala, arratsaldeko 7:00etan inaugurazio ofiziala egingo da. Ondoren eta 7:30etatik 9:00etara herritar guztientzat ate irekiak egongo dira.
Hona hemen Musikaguneko argazki batzuk: