Atzo, martxoak 10, Taldez Taldeko XXIII. edizioko bigarren emanaldia ospatu zen Kontzejupean. Bertan, Musika Eskolako Banda gaztea aritu zen Azkoitiko Musika Bandarekin elkarlanean. Hurrengo astean, martxoaren 17an amaiera emango die Taldez Taldeko ekimenari, bertan izango diren bi abesbatzek: Iraurgi eta Bizkargi abesbatzak.