Musikaldia, musika eskolen eguna ospatzeko antolatzen den ekimena da. Aurten Bilbon izango da.  Hasierako ekitaldia Areatzako kioskoan egingo da eta bertan parte hartuko duten Musika eskolei oroigarri bat emango zaie. Hauxe da eguneko programazio orokorra:
Goizeko 10.00etan hasiko da Musikaldia 2017. Ondoren Imanol Urbietari omenaldi Txiki bat egingo zaio, EHMEko ohorezko bazkide egingo da eta guztiak batera Imanolen “Elkar Gaitezen” abestia kantatuko dute. 10.30etan Abian da Festa abestia estreinatuko da, Musikaldian parte hartuko duten ahalik eta musikari gehienekin. Beraz, abestia jotzeko gogoa duten guztiak gonbidatuta daude Areatzako kiosko ondora azaltzera ekitaldian parte hartuz. 10.45etan Areatzako Kioskotik hasita, kalejira desberdinak irtengo dira Musikaldian egongo diren eszenatoki desberdinetara. Bizkargi Musika eta Dantza eskolatik parte hartuko duten taldeak: abesbatza, biolin taldeak eta dantza taldeak.
Hona hemen esteka informazio guztiarekin: http://musikaldia17.bilbaomusika.eus/eus/inauguracion/