
Aurten ere, Azkoitia erreferentziazko lekua izan da maiatzaren 1etik 3ra bitartean ospatutako Holz und Belch jaialdiarekin. Bederatzigarren edizioa izan da , eta udalerriko hainbat gune eta dozena bat taberna agertoki bihurtu ziren bertako eta nazioarteko 40 dj baino gehiago bildutako eszenatokietan.
Zizu ‘ri omenaldia egin zioten, duela urte batzuk hil zen, herrian musika elektronikoan zaletua zen Zuhaitz Urain.
Jaialdiaren aurrerapen gisa, apirilaren 30ean, asteazkena, musika elektronikorako sarrera Tailerra egin zen familia eta gazteentzat, Bizkargi musika eskolarekin elkarlanean, bereziki bertako Perkusio irakaslea den Gorka Errezilen kolaborazioarekin.

