Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketa jokatu zen larunbatean, urriaren 17an, Segurako Baratze pilotalekuan. Bizkargi dantza eta musika eskolan Aitor Sorazu irakasle duten bi bikotek parte hartu zuten, Itziar Bastida-Anaitz Lizartza eta Laura Bastida eta Ekain Uzkudun. Azken bikote honek 2. postuan sailkatzea lortu zuen. Zorion beroenak beraiei eta parte hartu zuten guztiei!