Atzo eman zitzaion hasiera 2021ko Dantza Suelto txapelketen lehiaketari. Bertan, 10 bikote izan ziren lehian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ordezkatuz.
Sailkapena lehen hiru postuetan honakoa izan zen:
1.- Laura Bastida eta Ekain Uzkudun – Azpeitiarrak eta BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.
2.- Maren Galvez eta Gorka Granado: Lezokoa eta Sopelakoa
3.- Ane Jaunarena eta Endika Osa: Lezokoak
Bestalde, BIZKARGIko Nora Aizpuru eta Iker Zabalak osatzen duten bikoteak ere parte hartu zuten lan bikaina eginez.
Zorionak guztiei!