2016an, Donostiak, Europako kultur hiriburua izan zenez, europar Jaialdia antolatu zuen. Donostian eta Euskal Herria osoan aukera paregabea izan genuen herrialde ezberdinetatik etorritako hainbat eta hainbat gazteen kontzertuak entzuteko eta partekatzeko. Azkoitian, lau talde ezberdinak izan genituen, gehiengoak Alemaniakoak. Harrezkero, Bizkargi Musika Eskolako gazteen nahia izan da beraiek ere atzerrira bidaiatzea, musika aitzakia bezala hartuz eta elkarlaneko egitasmo batekin Jaialdi erraldoi honetara joatea.
Aurten, 2018an Leewarden (Holanda) Europako Kultur Hiriburua da eta Sneek-ek, hartu du erreleboa europar musikari gazteen Jaialdia antolatzeko. 13th Edition of the EUROPEAN YOUTH MUSIC FESTIVAL.
Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak aukera paregabea eman digu gonbidapena luzatu digutenean “Bizkargi” Abesbatza beraien ikasleekin elkartuz programa bateratu bat prestatu eta parte hartzea posible eginez. Donostiko eta Azkoitiko udalei esker, ekintzen egutegi bateratu hau prestatzea posible izan da: apirilaren 20an, Azkoitiko Baztartxo Antzokian 1. kontzertua eta maiatzaren 3an Donostiko Antzoki zaharrean 2. kontzertua.  Azkenik eta Holandan beste 2 Kontzertuetan parte hartuko dute.

Hau guztia dela eta, Musika Eskolatik haratago joatea nahi izan da, herriko MAREA URDINA egitasmoarekin bat eginez eta Kontzertu hau Solidarioan bilakatuz. Autismoa duten pertsonen inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko babesa ematea nahi diogu eta beraiei eskainitako Kontzertua izango da.
Bestalde eta ekitaldiari amaiera emateko, Marea Urdina abestia grabatu duten musikoak ere jotzera eskaini dira . Hona hemen abestia entzuteko esteka: Marea Urdina
Zuek ere abestu dezakezue guztiokin. Animatu zaitezte ikasten!
Sarrera 3€(bakarrik helduentzat): Musika Eskolan bertan apirilaren 9tik aurrera salgai egongo dira . Bertan jasotzen dena, osorik Marea Urdina egitasmoarentzat izango da. Hona hemen egitaraua: