Datorren astelehenean, martxoaren 21ean, arratsaldeko 7etan, Azpeitiko Juan de Antxieta eta Azkoitiko Bizkargi musika eskoletako ikasleek Txistu saio bat eskainiko digute Elkarguneko “Oteiza” aretoan ospatuko den Entzunaldian. Bertan parte hartzen duten ikasleek hurrengo larunbatean, martxoaren 26an, Hernaniko XV. Txistulari Gazteen Txapelketan hartuko dute parte. Txapelketa Hernaniko Milagrosa kaperan jokatuko da, goizeko 11:00etan. Animo guztiak beraientzat!