San Juan gauean, ekainaren 23an osteguna, Azkoitian, beste herri askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu. Lehenik, kalean zehar herriko dantzari gaztetxoek protagonistak izango dira ondorengo programazioarekin: arratsaldeko 19:15etan Musika Eskola zaharreko parkean, dantzarien bilkura. 19:30etan irteera Balda plazara. Hauxe da ibilbidea: Gaztan Enea parkea, Eliz ataria, Plaza Berri eta Balda plaza.  Bertan, dantzari guztiek elkarturik dantzatuko dituzte ondorengo dantzak: Martxa Luzaide, Bolant Dantza, Abaltzisketako Txantxo dantza, Lapurdiko Makil dantza eta Oriako Sorgin dantza. Ekitaldia  20:30etan amaituko da.
Bestalde, gauean, hamarrak inguruan, Balda Plazan, suaren piztuera egingo da. Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatza Musika Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
 BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik, IX. Zatoz dantzara Balda plazara izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiak, Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantza ezberdinak ikasteko.
Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!