San Juan gaua, ekainaren 23a, urteko gaurik motzena da eta urtero, gure herrian, beste askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu.

EGITARAUA: arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolako parkean, herriko dantza taldeen bilkura. Kalean zehar, “Txalkor” eta “Bizkargi”ko musikariek girotuta, dantza saio ezberdinak ikusteko aukera izango dugu, bai Kandiola dantza taldea, baita Bizkargi dantza taldearen eskutik ere. Ondoren BALDA PLAZAN ikasle gaztetxoen dantza emanaldia izango da.

Bestalde, gauean, hamarrak inguruan, Balda Plazan, suaren piztuera, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatza Musika Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik,  IV. Zatoz dantzara Balda plazara izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiek , Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantzak ikasteko: Larrain dantza, zazpi jauzi, agurra, makil txiki, fandango, arin-arin, e.a.
Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!