Atzo ( Maiatzak 1) ospatu zen Lazkaon, 2018ko Gazteen mailako Dantza Suelto Txapelketako lehen txapelketa. 18. Urte daramatza bertako Oin arin dantza taldeak txapelketa antolatzen, txapelketa hasi baino lehenago gogoan izan zituzten bertan hainbat urtez epaimahai kide aritutako bi   dantzari haundi, alde batetik Joseba Juarez eta bestetik duela aste batzuk utzi gintuen Jesus Mari Garate. Beraien ikasle izandako dantzariek eta txapelketan parte hartzen zutenek, txapelketa hasi baino lehen Agurra eskeini zieten biei.Txapelketan 14 bikote ikusi genituen elkarrekin lehian, hainbat herri ordezkatuz. Azkoitia, Azpeitia, Errezil,Oiartzun, Lezo, Pasai Donibane, Hondarribia eta Sopela.
Lehenengo postuan Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak izan genituen, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza, Aitor Sorazuren ikasleak hain zuzen, bigarren eta hirugarren Luis Alberdiren dantza eskolako bi bikote izan genituen, June Elorza eta Eneko Sarasua eta Elaia Elorza eta German Aranburu hurrenez hurren.
Zorionak guztiei lan bikaina egin zutelako eta baita antolatzaileei ere urte guzti hauetan egin duten lanagatik!