Ioritz Galarraga eta Laura Olaizola nagusi, Hernaniko Gazteen Dantza Txapelketan
Joan zen igandean ospatu zen Hernanin, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa. Hau, Kriskitiña dantza taldeak antolatuta, XXVIII. edizioa izan zen eta bertan, 16 bikoteen artean lehen saria jaso zuten, Azkoitiko BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolan  Aitor Sorazuren gidaritzapean ikasten duten: JORITZ GALARRAGA  eta LAURA OLAIZOLAk, 14 urteko Azpeitiar bikotea. Zorionak!