Baztartxo Antzokian, ekainaren 15ean, 19:00etan (ostirala), Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasleen eskutik, ikasturte amaierako Jaialdia ospatuko da. Partehartzaile ugari izango dira, adin guztietako ikasleek parte hartuko dute, txikienetatik hasi, gurasoak eta baita adin guztietako helduak ere. Musikariak, orkestra, abesbatza, euskal musika tresnak, dantzariak e.a. bertan arituko dira.  Hona hemen egitaraua: