Datorren ostiralean, ekainaren 9an, arratsaldeko 7etan, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik, ikasturte amaierako Jaialdia egingo da Baztartxo Antzokian. Aurten 40. urteurrena ospatzen du Musika Eskolak, urte asko dira eta jende asko pasatu da bertatik. Partehartzaile ugari izango dira, adin guztietako ikasleak ikusteko aukera izango dugu: Musika eta Dantza Tailerrak Txikiak eta Helduak, San Joseko Egoiliarrak, Banda Gaztea, Soka Taldea, Abesbatza, Euskal Musika tresnak, Rock taldea, Dantzariak e.a.
Edukierak uzten duen neurrian, herritar guztiak gonbidatzen ditugu gurekin batera jaialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Hona hemen egitaraua: