MODALITATE BEREZIA eta AUKERAKOA

Musika Eskolaren helburuetako bat ikasleei ikasketa arautuetan sartzeko behar dituzten irakasgaiak ematea da. Hala ere, aukera horri heldu nahi dion ikasleak nolabaiteko gaitasun eta bokazio berezia adierazi beharko du. Gainera, ikasleak instrumentuaren tutorearen eta Musika eta Dantza Eskolako zuzendaritzaren onespena izan beharko du.

NORENTZAT: Instrumentu-espezialitatea duten 2. eta 3. mailako ikasleentzat.
MAIZTASUNA:

  • Instrumentuari dagokionez: astean ordubeteko banakako saioa.
  • Ikasgai teorikoei dagokienez: astean ordu erdi eta ordubete bitarteko saio bat.

HELBURU NAGUSIA

Eskolako ikasleei ikasketa arautuetan sartzeko behar dituzten ikasgaiak ematea da.

Ane Jon