NORENTZAT: 0 – 2 urte bitarteko umeentzat.
MAIZTASUNA: astean ordubeteko saio bat.
RATIOA: 10 haur gehienez.
Adin horretan, derrigorrezkoa da guraso edo familiako batek parte hartzea, nahiz eta aldi bakoitzean pertsona bera ez etorri.
 

HELBURUAK

  • Musika maitatzeko gogoa piztea.
  • Ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea; musikaren bidez.
  • Gaitasun kognitiboak, psikomotorrak, afektiboak, sozializazioa eta komunikazioa garatzea; indibidualtasuna eta berezkotasuna galdu gabe, musikaren bidez haurraren garapen integrala lortzeko.
  • Gaitasun musikalak garatzea; hala nola gaitasun erritmiko-psikomotorrak, ahotsaren, entzumenaren eta musika-tresnen bidez.
  • Gurasoei hainbat baliabide ezagutaraztea; hala nola haur-kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak eta psikomotrizitate-ariketak.