BIZKARGI
Musika eta Dantza Eskola

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
baimendutako Musika eta Dantza Eskola.
Escuela de Danza y Música autorizada por el
Departamento de Educación, Universidades e
Investigación del Gobierno Vasco.

2. MAILA 2.1. – 2.6 [8 urtetik aurrera]

EUSKAL DANTZA [espezialitatea]

NORENTZAT:  2. eta 3. mailetako ikasleentzat.
MAIZTASUNA: astean 45 minutuko bi saio.
RATIOA: 15 ikasle gehienez.

 

HELBURUAK

  • Sormena bultzatzea; norberaren gorputzarekin egin ditzakeen mugimenduak deskubrituz.
  • Erritmoa lantzea; musikaren erritmo desberdinen bidez.
  • Taldeko jolasetatik eta dantza errazenetatik hasitako jardueretan, mailaren arabera sakontzen joatea.
  • Gorputz adierazpena lantzen jarraitzea; mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Euskal dantzetako pausoak eta talde-koreografiak sakontzen jarraitzea.
  • Oreka eta hanken potentzia lantzea.

HELDUEN TALDEAK

NORENTZAT: pertsona helduentzat.
MAIZTASUNA: astean 45 minutuko bi saio.

 

HELBURUAK

  • Sormena bultzatzea; norberaren gorputzarekin egin ditzaketen mugimenduak deskubrituz.
  • Erritmoa praktikatzea; musikaren erritmo desberdinen bidez.
  • Gizarte harremanak sustatzea;  ezagutzen ez diren kideekin harremanak eginez.
  • Gorputz adierazpena lantzea; mugimenduak inprobisatuz eta euskal dantzetako koreografia berriak ikasiz.
  • Norbere zein taldearekiko oreka eta koordinazioa lantzea; ariketa desberdinen bidez.
  • Ariketa fisikoa egitea eta  erresistentzia lortzea; dantzen bidez.

TXAPELKETARAKO BIKOTEAK [aukerakoa]

NORENTZAT:  2 eta 3. mailetako ikasleentzat.
MAIZTASUNA: astean ordubeteko saio bat.
RATIOA: 6 ikasle gehienez.

 

HELBURUAK

  • Fandango eta Arin arina sakontasunez lantzea.
  • Pauso berriak ikastea eta perfekzionatzea.
  • Bikotearekin erritmoa lantzea; bateratasuna helburutzat hartuz.
  • Gorputz-adierazpena lantzea; egingo diren pausoak bere eginez.
  • Oreka eta hanken potentzia lantzea; ariketa desberdinen bidez.
Ane Jon