BIZKARGI
Musika eta Dantza Eskola

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
baimendutako Musika eta Dantza Eskola.
Escuela de Danza y Música autorizada por el
Departamento de Educación, Universidades e
Investigación del Gobierno Vasco.

2.MAILA – HASTAPENA [7 urte]

MUSIKA HIZKUNTZA

NORENTZAT: 7 urteko umeentzat.
MAIZTASUNA: astean 45 minutuko bi saio.

 

HELBURUAK

  • Ahots-, erritmo- eta entzumen-gaitasun desberdinak garatzea; musika-testua ulertzen eta jotzen laguntzeko.
  • Musika Hizkuntzan alfabetatzea.
  • Arnasketa zuzena, ahots bat edo biko melodiak zein abestiak ikastea eta erritmoaren egitura ezberdinak ezagutzea; intonazioa eta musikako teoriaren alderdiak menperatzeko.

JARDUERA NAGUSIA

INSTRUMENTU-ESKAINTZA: Eskolak instrumentu aukera zabala eskaintzen du: adar sinfoniko zein tradizionalekoak eta joera berrietakoak.
NORENTZAT: 7 urtetik aurrerako ikasleentzat.
MAIZTASUNA: 30 minutuko astean saio bat edo bi.

 

HELBURUAK

  • Hautatutako instrumentuaren ikaskuntzak adierazteko eta komunikatzeko bide bat izatea ahalbidetzea; musika-errepertorio aberats eta askotarikoaren bidez, betiere, bakoitzaren mailara egokituta.
  • Instrumentuaren teknika lantzea; izan ere, lan teknikoa instrumentuaren ikaskuntzaren zati garrantzitsua da musika-obrak behar bezala interpretatu eta ulertzeko.

EUSKAL DANTZA

NORENTZAT: 7 urteko umeentzat.
MAIZTASUNA: astean 45 minutuko bi saio.
RATIOA: 15 ikasle gehienez.

 

HELBURUAK

  • Sormena bultzatzea, norberaren gorputzarekin egin ditzakeen mugimenduak deskubrituz.
  • Erritmoa lantzea  musikaren erritmo desberdinen bitartez.
  • Taldeko jolasak eta dantzarik errazenak ikasten hastea.
  • Gorputz adierazpena lantzea, mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Euskal dantzetako zenbait pauso sakontzen hastea eta talde koreografia errazenak ikasten hastea.
  • Oreka eta hanken potentzia lantzea.