BIZKARGI
Musika eta Dantza Eskola
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
baimendutako Musika eta Dantza Eskola.
Escuela de Danza y Música autorizada por el
Departamento de Educación, Universidades e
Investigación del Gobierno Vasco.
1.MAILA 1.3. [6 urte · LH6]
MUSIKA TAILERRA
NORENTZAT: 6 urteko umeentzat.
MAIZTASUNA: astean 45 minutuko bi saio.
RATIOA: 15 ume gehienez.
HELBURUAK
- Sormena bultzatzea; norberaren gorputzarekin edo instrumentuen bidez soinuak inprobisatuz.
- Pultsua eta erritmoa praktikatzea; erritmo-eskema eta partitura ez konbentzionalen bidez.
- Zentzumen munduan murgiltzea; umeen hurbileko soinu eta hotsen bidez entzumen bereizkuntza lantzeko eta indartzeko.
- Gorputz adierazpena lantzea; mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
- Hizkuntza musikaleko zenbait ikur grafiko ezagutzen hastea; jarduera praktikoen bidez eta umeei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.
JARDUERA OSAGARRIA
JARDUERA: Jarduera hau umeek musika eskolan irakasten diren instrumentuak aldez aurretik ikusteko, probatzeko eta konparatzeko antolatzen da, ume bakoitzak berarentzat egokiena izan daitekeen instrumentua aukeratzen laguntzeko.
NORENTZAT: 6 urteko umeentzat.
NOIZ: ikasturteko bigarren hiruhilekoan antolatzen dira.
HELBURUAK
- 1. mailako azken urtean dauden ikasleek instrumentu guztiak zuzenean frogatzeko aukera izatea; hurrengo ikasturtean gehienak instrumentu-saioarekin hasiko baitira.
DANTZA TAILERRA
NORENTZAT: 6 urteko umeentzat.
MAIZTASUNA: astean 45 minutuko bi saio.
RATIOA: 15 ume gehienez.
HELBURUAK
- Sormena bultzatzea; norberaren gorputzarekin egin ditzakeen mugimenduak deskubrituz.
- Erritmoa lantzea; musikaren erritmo desberdinen bitartez.
- Umea folklorearen arlo desberdinetara (kantuak, dantzak, ipuinak, esaerak … ) hurbiltzea; zuzendutako jolasen bidez.
- Gorputz adierazpena lantzea; mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.