2018ko maiatzaren 8tik 11 arte,  XIII. Europako Musikari Gazteen Jaialdia ospatuko da Sneek-en (HOLANDA). Hori dela-eta, Donostiko Udal Musika eta Dantza Eskolak, bidaia antolatu du eta “Bizkargi” Abesbatza gonbidatua izan da beraiekin bat egin eta programa bateratu bat egiteko. Gaur, Juantxo Zeberiorekin lehenengo entsegua izan dugu Azkoitin. Hurrengoa Donostiko Musika Eskolan egingo da, martxoaren 16an.
Bestalde, Holandara joan aurretik bi kontzertu emango dituzte elkarrekin, lehenengoa Baztartxo Antzokian apirilaren 21ean eta bigarrena Donostiko Antzoki Zaharrean, maiatzaren 3an. Hona hemen argazki batzuk: