Maiatzaren 27an ospatu zen Errenterian Gazte Mailako Gipuzkoako Aurreskulari Txapelketaren XXXI. edizioa, bertan 7-15 urte bitarteko dantzariak aritu ziren. Erein Elkarteak antolatzen duen Gazte Mailako Gipuzkoako Aurreskulari Txapelketaren edizio berria, non Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu duen XX. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan leheneko 15 postuetan sailkatu diren dantzariak parte hartu zuten. Horien artean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako bi ikasle hauek parte hartu dute: Oier Salegi eta Oier Aldazabal. Zorionak egin duzuen lanagatik eta irakasleari ere!