Pianoa, biolina eta gitarrarekin batera, hari kolpekatuen familiako gehien erabiltzen den instrumentua da. Soinu-potentzia handikoa da, eta erabilera anitzak ditu: ia entzunezina den pianissimotik (ppp), intentsitatea handiko fuertera (fff).88 tekla ditu eta bakoitzak, oso komplexua den mekanismo batez baliatuz, mailu bat aktibatzen du.

Bi piano-mota daude: isats-pianoa eta piano bertikala. Bizpahiru oinpeko ditu: eskuinekoak, bietan eragin bera dauka, isilgailuak kentzeko balio du; ezkerrekoak, intentsitatea gutxiagotzen du, eta erdikoa, sordina moduan erabiltzen da.                Hona hemen irudia:

impression Persée rencontrer piano 2 ou 3 pedale Pedigree Jeune femme RoséeEntzun hemen: Rachmaninoff: Piano Concerto no.2 op.18 – Anna Fedorova

Nola jotzen da? Zailtasun handiko musika-tresna da esku bakoitzak ardura bat hartzen baitu: eskuineko eskuak doinua egiten du, eta hori sol-ikurran idatzita dago; ezkerreko eskuak aldiz, grabeagoa den tesituraz arduratzen da, eta horrek fa-ikurran idatzita dago.Beraz, piano-joleak bi ikurretan idatzita dauden partiturak irakurri behar izaten ditu.