Datorren ostiralean, abenduak 20,  arratsaldeko 6:30etan, Elkarguneko areto handian, lehen hiruhileko ekintzei amaiera emateko, gabonetako kontzertu berezi bat antolatu da. Bertan, parte hartuko dute, Klarinete taldea eta Gazte Banda Gorka Errezilen gidaritzapean. Egitarauaren zati handiena, gabonetako doinuekin osaturik egongo da. Gonbidapena luzatzen diegu bai gurasoei, bai ikasleei, baita herritar guztiei ere gabon jaien sarrera gisa ospatzen den emanaldi berezi honetara hurbiltzeko.