Maiatzaren 25ean, Bizkargi Musika Eskolako ikasleek Azpeitiko Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleekin elkarturik Kontzertu berezi bat emango dute Elkarguneko areto txikian. Kontzertu honetan, bakarlarien artean,  bi ikasleek,  Donostiako Kontserbatorioan ere partekatzen dituzte beraien ikasketak: Ane Alberdi eta Jon Altunak, hain zuzen ere, eta Alain Sorazu, Azpeitiko Musika Eskolatik dator; baita, Txistulari Taldea ere, eta aipatu behar da, aurten Hernaniko Gazteen Txistularien Txapelketan irabazle izan direla. Piano laguntzaile lanetan, Itziar Beitia izango dugu gure artean.
Herritar guztiei gonbidapena pasatzen diegu kontzertu honetara hurbil ditzaten. Gazte hauen lanak eta ahaleginak, benetan, eskerrik onena jendearen babesa eta txaloak izango baitira.