Maiatzaren 3an ospatutako emanaldiarekin Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak amaiera eman dio urtean zehar hilero antolatzen diren ikasleen entzunaldiei. Kontzertu hauek Elkarguneko areto txikian entzuteko aukera izan dute, bai eskola bertako ikasle eta gurasoek, baita herritar guztiek ere.
Bestalde, ikasturte hau amaitu baino lehen, ikasleek parte hartuko dute ekintza mota ezberdinetan. Hona hemen ekitaldi hauen datak:

-maiatzaren 6an eta 12an Olatu Talka egitasmoaren barne, Bizkargi Abesbatzak parte hartuko du Donostian antolatutako bi Kontzertu Erraldoietan.
-maiatzaren 13an, Saxoko ikasleek parte hartuko dute Mungian antolatu den Saxofoi Topaketan.
-maiatzaren 13an, baita eta Azkoitian, Bizkargi Dantza taldeak parte hartuko du Dantzari txiki egunean antolatu diren ekintzetan.
-maiatzaren 16tik 20ra,
Italian, Europako Musikari gazteen jaialdian Musika Eskolako txalapartari bikote batek parte hartuko du: Unai eta Jon Artola anaiak. Baita, Beñat Ucin Zubeldiak ere, atabalaria bezala.
-maiatzaren 25ean, Elkarguneko areto txikian, 19:00etan, erdi mailako ikasleekin Kontzertu berezi bat prestatu da. Bertan, Azpeiti eta Azkoitiko musika eskolako gazteen partaidetza izango dugu aukeran. Batetik,  bakarlariak: Txistu – Alain Sorazu / Flauta – Ane Alberdi /  Akordeoia – Jon Altuna eta bestetik,  taldean, AzpeitikoTxistulari taldea Azkoitikoekin elkarlanean arituko dira.
Piano laguntzaile bezala: Itziar Beitia.
-ekainean 15ean, Baztartxo Antzokian, ikasturte amaierako Jaialdia, 19:00etan.
-ekainaren 23an, San Juan suan inguruan, dantzariak parte hartuko dute V. Zatoz dantzara Balda plazara ekitaldian.