GRABATU ZURE BERTSIOA: MUSIKATU BIZITZA

Emusik Experience 2016k proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen ditu musikazale guztiak. Hona hemen Iban Garciak BIZKARGIko ikasleekin grabatutakoaren esteka:  https://youtu.be/XYS5HfAMSk4 Piztu kamera, edota sakelako telefonoa erabili, eta hasi grabatzen. Ondoren, bideoa YouTubera igo, eta bidali esteka helbide honetara: emusikexperience@dss2016.eu. Bidalitako bideo onenekin dokumental interaktibo bat osatuko da.
Errespetatu abiadura (erabili mp3 eta aurikularrak)
Deskargatu MP3 eta Partiturak hemendik: https://drive.google.com/file/d/0B96x2Knf0vy6bFVOVXlVZ1p0MUE/view

Emusik Experience 2016 Europako musikazaleentzako online komunitate berria da, musika maite duten gazteen sareko topagunea.

Aurten milaka musikari bilduko dira Donostia, baita Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako, Iparraldeko eta Errioxako hainbat herritan, Europako musika eskolen jaialdia ospatzeko. Horren harira, komunitate ireki eta anitz bat sortu nahi da, txoko guztietatik datozen musikari eta musikazaleen sareko komunitate zabala.

Proiektu hau DSS2016EU eta UPV/EHUren arteko elkarlanaren emaitza da, eta musikak bizikidetzarako daukan indarra jarri nahi du balioan.

Zer da musika zuretzat?

Proiektu honen bidez, Emusik Experience 2016k zera bilatzen du: milaka musika zalek beren burua grabatzea “Zer da musika zuretzat?” galderari erantzunez. Bideo hauek sare sozialetara igo, eta Europa mailako komunitatea martxan jarri nahi da. Zenbat eta bideo gehiago bildu, orduan eta anitzagoa izango da komunitatea.

Lehen erronka hau erabat irekia da eta ez da inolako lan profesionalik eskatzen. Bakoitzak nahi duen moduan azaldu dezake zer den musika beretzat: hitzen bidez, kantatzen, dantzatzen, instrumentu bat jotzen…