XII. Europako Musika Eskolen Jaialdia ospatuko dute datorren astean, asteazkenetik larunbatera. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren egitarauaren barruan kokatuta dago egitasmoa, eta Europako hainbat herrialdetako 4.500 musikari inguruk parte hartuko dute bertan. Europako musikari horiei, Euskal Herriko beste horrenbeste gehitu behar zaizkie. Izan ere, 9.000 musikarik batera joko dute maiatzaren 6an Donostiako Illunben egingo den inaugurazio ekitaldian. Egoitza nagusia Donostia izango bada ere, Euskal Herri osora zabalduko dute musika eskolen festa. “60 udalerrik parte hartuko dute jaialdian. Azkoitian, 150 ikasle inguru etorriko dira Azkoitira, bi egunetan banatuta. Musika Eskolako trikitilariek, dantzariek, abeslariek eta musikariek parte hartuko dute Balda plazako festan. Ikastetxeetara ere gonbidapenak pasatu dira jada, herritarrak festaren enbor izatea lortzea nahi izan dugu. Hona hemen programazio orokorra: