
Bizipoza, 65 urtetik gorako pertsonei eskaintzen zaien eguneko arreta zerbitzua da. Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak kudeatzen duen programa da. Bakardadea saihesteaz gain, osasun fisikoa zein psikologikoa lantzen dute. Besteak beste, gorputza mugitzeko edo erlaxatzeko aktibitateak dituzte, eta memoria, hizkuntza edo gaitasun kognitiboa mantentzeko ariketak egiten dituzte, aisialdi testuinguruan.
Musika Eskolarekin elkarlanean, Bizipozako erabiltzaileek, musika egiteko eta honekin disfrutatzeko beste modu bat dagoela bizi dute ikasturtean zehar. Itsasne Fernandez eta Nora Rubioren eskutik, musika eskolan egin duten lana erakutsi eta herriko jendearekin partekatzeko irrikitan daude.
Musikari esker, konpainian, konplizitatean eta talde-lanean denboraldi on bat eramatea dute helburu. Ekainaren 16ean arratsaldeko 18:00tan Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan. Guztiok gonbidatuta zaudete!

