Abenduaren 3an Euskararen eguna denez, ospakizunez betetako eguna antolatu da Urola Kosta guztian. Besteak beste dantza, musika, bertsoak, ikus-entzunezkoak, lehiaketak, hitzaldiak, kalejirak eta tailerrak izango dira. Azkoitiko egitarauan barne Musika Eskolako dantzariak, 6 urteko gelakoak, arratsaldeko erromerian parte hartuko dute.

Hona hemen ekintza guztiak:
11:30ean, Xabier Munibe, Floreaga eta Urola Ikastola Azkotia-Azpeitia BHI ikastetxetako ikasleek kalejira eta ekitaldia denek elkarrekin.
18:30ean, erromeria, plazan.
18:30ean, pintxo poteoa euskararen alde herriko tabernetan.
Ondoren, manifestua eta gaztain jana, plazan.
Floreaga ikastetxea: 09:00etan, LHko ikasleek ekitaldia eta 15:30ean, HHko ikasleek ekitaldia.