Zu ere On Kixote? titulupean, Miguel de Cervantesen lana oinarri hartuta, Maite Agirrek bere testua idatzi du: “jatorrizko istorioa goitik behera birplanteatu nuen, gaurko irudietatik eta sentsibilitatetik abiatuta”. Agirrek sortutako lanean Imuntzo eta Beloki, eta Teresa dira pertsonaia nagusiak txirrindulari-Kixotearekin batera. Ikus-entzuleek “zaldun ibiltariaren figuran inspiratutako ikuskizuna” izango dute aurrean, “zaldun ameslari, bilatzaile eta erotua tokian tokiko istorioa idazteko aitzakia izan baita”.

Antzezleak: Imuntzo eta Beloki, Ainhoa Pineda, Unai Fernandez.
Atrezzoa: Miel Anjel Harana
Argiak eta soinua: Agustin Vega
Jantziak : Pili Jauregi
Kolaboratzaile artistikoak: IRAURGI ABESBATZA, BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako  DANTZA TALDEA,  JUAN KARLOS MERINO (Azkoitiko idazlea) eta beste kolaboratzaile artistiko batzuk.
Zuzendari laguntzailea : DANIEL PEÑA
Zuzendaria : MAITE AGIRRE
Produkzioa: AGERRE TEATROA  eta IMUNTZO eta BELOKI

Proiektu honen helburua da herri bakoitzeko jendearekin  harreman artistiko bat gauzatzea. Oso esperientzi zoragarriak sortzen ari omen dira herri bakoitzean. Beraz, gonbidapena luzatzen diogu herritar guztiei. Ikuskizuna, Baztartxo Antzokian, martxoaren 2an izango da, 22:00etan.