Datorren larunbaterako (maiatzak 4), Elkarguneak Bizkargi Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean antolatu du DANTZA JAUZIAK saioa, gaueko 10:00etatik aurrera. Dantza hauek herritarrek gozamenerako dantzan egitekoak dira, dantza sozialak dira eta hainbat urtetik hona oso indarrean daudenak Euskal Herri osoko plazetan. Bere arrakastaren gako bat izan liteke esfortzu fisiko handirik gabe dantza daitezkeela. Baina abilezia eskatzen dute, eta hor erronkaren xarma.
Ezaugarri horiekin, adineko jende asko eta asko da jauzien zale, ikastaroetan parte hartzen dute, eta gero plazetan dantzan. Halere, adinekoak asko badira ere, gazteen dantza ere bada, eta zale asko ditu. Umeentzako izan ezik, adin guztietarako moduko dantza moldea da.
Gonbidapena luzatzen diegu dantza zale guztiei larunbatean gerturatzeko Elkarguneko “Herriko Plaza” aretora. Animatu!!!, oinak eta gorputza mugimenduan jarri eta ondo pasa!!!