Dantza jauziak eta beste hainbat dantza herrikoi dantzatzeko aukera izango da datorren igandean elizatarian, eguerdiko 12:00etan. Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasle helduak Sahatsa dantza taldearen laguntzarekin antolatutako dantza saioa egongo da. Ekitaldia zeharo irekia da, jendeak dantzan ikasteko, egiteko eta gozatzeko antolatu dira, eta bide batez, kalean dantzatzeko ohitura berreskuratu ahal izateko.
Herritar guztiak gonbidatu nahi genituzke  bertan parte hartzera. Horretarako  ez dago aurretik dantza jakin beharrik, nahikoa da zaletasun pixka bat eta gorputza  mugitzeko gogoa izatea.
Animatu guztiok!