olatu, talka, donostia, bizkargi, abesbatzaMaiatzaren 12an, larunbatean, Bizkargi Abesbatzak parte hartu zuen Donostian, Olatu Talka egitasmoaren barne antolatutako KONTZERTU ERRALDOIAN. Kontzertu honetan, partaidetza ugaria izan zen: Gipuzkoaldeko musika eskoletako gazte eta helduen abesbatzek, Banda, Kresalako dantzari gaztetxoak eta Txirri, Mirri Txiribitonen partaidetzarekin jaialdiak amaiera bikaina izan zuen. Publikoa ere animatu zen abesti ezagunetan parte hartzen, txaloka eta abesten hainbat abesti ezagunetan.