San Jose Egoitzan, aste honetan, Adinduen astea ospatzen ari dira. Hainbat ekintza antolatu dituzte egun hauetarako, errutina hautsi eta entretenimenduari bide emateko. Besteak beste, gaztetxoen bisitak izan dituzte bertan, Floreaga ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola Bizilore Eskola aktiboa eta oraingoan, bihar ostirala, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak San Jose Egoitzara hurbilduko dira bertako erabiltzaileekin tartetxo bat partekatzera. Musika Eskolako ikasleen txanda, bihar da, martxoak 17, arratsaldeko 5:30etan.