Gaur igandea, azaroaren 28an ospatu da Bergaran Bikote gazteen 43. Euskal Herriko dantza suelto txapelketa. 11 Bikote izan dira lehian. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasle diren Nora Aizpuru eta Iker Zabalak bigarren postuan sailkatzea lortu dute eta ondoen jantzitako bikotearen saria ere lortu dute. Zorionak bikote eta baita Aitor Sorazu irakasleari ere!

Lehen bost bikoteen sailkapena honakoa hau izan da:

1.- Ane Jaunarena eta Endika Osa

2.- Nora Aizpuru eta Iker Zabala

3.- Olatz Azkue eta Mikel Esnaola

4.- Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola

5.- Jone Arriaran eta Izaro Arandia

Zorion beroenak guztientzat!