Joan zen asteburuan Bergaran ospatu zen bikote agusien 34. dantza suelto txapelketa. Hamaika taldeen artean lehiatu ondoren, bikote onena Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bertarratarrentzat izan zen. Bigarren saria LAURA BASTIDA eta EKAIN UZKUDUNek lortu zuten eta hirugarrena ITZIAR BASTIDA eta ANAITZ LIZARTZA, bikote biak azpeitiarrak eta Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleak. Zorion beroenak guztientzat, baita beraien irakaslea den Aitor Sorazuri ere!