Ekainaren 14an, arratsaldeko 6etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Haize-metalezko gelako ikasleak bakarka zein taldeka Entzunaldi bat egingo dute. Ikasturte honetan, Covid 19a dela eta hainbat jarduera beste ikasturte batzuetan ez bezala garatzen ari gara, “Barne Entzunaldiak” izenpean ikasleak beraiek izango dira protagonistak, batzuetan instrumentua jotzen eta beste batzuetan publiko gisa. Entzunaldi guztiaren grabaketa egin ondoren eskuragarri izango dugu Eskolako Youtube kanal propioan. Entzunaldia, musika eskolako 13. Gelan ospatuko da.