Martxoaren 15ean, asteartean, UEMyD Musika eta Dantza Eskolen Elkarteko eskola guztiek bat egingo dute bakearen aldeko emanaldia eskaintzeko. Hala, 18:30ean Elkarteko Eskoletako ikasle zein irakasleak beren hirietako kaleetara aterako dira, bakea aldarrikatzeko melodiak interpretatzeko.

Ekimenarekin bat eginez, BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleak Aita Madinabeitia plazan elkartuko dira, Dantzariak trikitilariak eta pandero jotzaileen laguntzarekin dantza saio labur bat eskaintzera. Ekitaldi honekin, Eskolak bakearen aldeko aldarrikapen irmoa zabaltzea du xede, eta baita gerraren biktima eta errefuxiatuei elkartasuna adieraztea ere.