SEUSSICAL JR. ANTZERKI MUSIKALA

Alai Batza gazte taldeak prestatu duen Seussical jr. antzerki musikalean BIZKARGI musika eskolako Koruko ikasleek grabazioan parte hartu dute. Maje Larrañagaren gidaritzapean gogor aritu dira bere ahotsa jarriz.

Seussical musikalari buruz informazio gehiago Alai Batzaren webgunean aurki dezakezue.

 

SINOPSIA

Seussical Jr munduko imajinazio handiena duen mutikoaren sortuko da. Sonbreirua duen Katuak, mutikoa eramango du bere ametsetako paisaietatik, antzoki baten eszenategiaren gainean, berak asmatuko duen istorio baten zehar, noizbait une larriak biziaraziz, …  Horrela ezagutuko ditu berak sorturiko pertsonaia batzuk, hala nola Horton Elefante gozo eta bihozbera, bere imajinazio emankorra ulertzen bakarra.

Mutikoaren ametsetan, Horton Nortarren mundu txikia salbatzen ahaleginduko da, hauts izpi baten ezkutatzen den mundua. Horretan lagun izan du Gertrude, luma bakardun isatsa duen txori jatorra.  Nool oihanean elefantea zorotzat hartuko dute, eta hain gozoa eta ona izanik, bere arrautza erruteko engainatuko du Mayziek, Nooleko hegazti eder baina kaskarinenak.

Mutikoak Jojo gaztetxoaren papera hartuko du. Jojo Nortarren alkate eta alkatesaren semea da, eta hauek mutikoaren imajinazio bizia indarrez kentzen saiatuko dira. Jojok ikasiko du berak sortutako istorioetan gertatzen dena kontrolatzen. Bere barne mundua menperatzeko gaitasuna aurkituko du, eta azken batean, Katua ere kontrolatzen ikasiko du, berak sorturiko munduaren biztanle denez.

Alai Batzako neska eta mutilek  Brodwayko antzerki musikal bikain hau antzeztuko dute, Junior bertsioan, euskara hutsean. Bizkargi Musika Eskolako haurren koruak kantuak grabatu ditu.

Musika eta antzerki ikuskizun bikaina, ordu eta laurden inguru, etxeko guztientzat, haur, gazte eta helduentzat, … Ehun aktore eta dantzarik, 10 eta 25 urte artekoek, kolorez eta imajinazioz beteriko mundu bat aurkeztuko digute.  Haiei esker, berriro bizira etorriko dira Horton, Katua, Jojo, Alkate jauna, Alkatesa anderea, Kangurua, Gertudre, Mayze, neska gaiztoak, Drake Doktorea, Vlad Vladikoff, Nool oihaneko biztanleak, Nor hiriko biztanleak, txoriak, arrainak, tximinoak, zirkua, … Istorio ziragarria, neska eta mutil hauek kantatuko dituzten 15 kantuen ildoan, eta eszena antolaketa ikusgarriaz.

“Imajina ezazu”, “Badaiteke”, “Nola hezi umea”, “Solla Solew”, … honelako kantuek kolorez eta fantasiaz beteriko mundu batera eramango gaituzte. Izan ere, gure ametsak egia bilaka daitezke, gure gogo eta indar guztiaz pentsatzen baditugu, …