Donostia 2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko du. Maiatzaren 4tik 7ra, Europako milaka musika-ikaslek hartuko dute parte jaialdian. Egunik intentsoenak maiatzaren 6a eta 7a izango dira: EAE, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako 59 herrialdetan programazio zabal bat eskainiko da herritarrei zuzenduta. Azkoitin bi kontzertu egingo dira, lehenengoan Alemaniako bi abesbatza eta Kataluniako orkestra bat izango dira partehartzaileak, maiatzaren 6an eta bigarrenean Alemaniako orkestra bat eta biolin talde bat, maiatzaren 7an. Bietan herriko musika eskolako ikasleak izango dira anfitroiak.
Azkoiti, EMUSIK 2016 Jaialdiko egoitza-Balda Plazan
