San Andres eguna hurbiltzen ari baita eta, azaroaren 24an , Musika Eskolako dantzariak, txistulariak, panderojoleak eta trikitilariak, Txalkor Txistulari Taldearekin elkarlanean kalean zehar ibiliko dira 11etatik 12:30etara hainbat doinu eta dantza eskainiz. Dantzariak eta musikariak beraien dantzekin eta doinuekin festa giroan egun hori ospatuko dute. Bestalde, 12:30etan, Plaza Dantzak egongo dira Goikolosan ALAKEN Taldeko musikariekin.
Arratsaldean, Baztartxo Antzokian, 19:00etan, “XIRRI XARRO”, Iraurgi abesbatza, Musika Banda eta Sahatsaren ikuskizuna.
**Oharra: Eguraldiak laguntzen ez badu, bi emanaldiak Elkarguneko “Herriko plaza” aretoan izango dira.