Azaroaren 22an, ostirala, musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleak, Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 6:30ean. Bertan parte hartuko dute, musika tailerretako ikasleak, Gazteen Banda, Biolin Taldea, Abesbatza, Dantzariak eta instrumentu talde ezberdinak.
Bestalde, egun berean MUSIKALEAN, EHME Elkartetik bultzatzen eta babesten duten ekimena dela eta, trikitilarien eta panderojoleen Taldea, 17:30ak aldera kalera aterako da musikaz girotuz egun berezi hau. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu musikaz goza dezaten gurekin!