Joan den asteburua oparoa izan dugu Azkoitiko Bizkargi  Musika eta Dantza Eskolako bikoteentzat Dantza Suelto Txapelketetan.
Larunbatean arratsaldeko 17:30 tan ospatu zen Errezilgo VII. Dantza Suelto Txapelketa, aurten lehen aldiz helduen kategorian. Bertan bederatzi bikote lehiatu ziren Azkoitia- Azpeitia- Errezil- Legazpi- Bergara- Oiartzun- Lezo eta Sopela herriak ordezkatuz.
Lehen hiru sailkatuak honako hauek izan genituen.
1.- Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo Bergararrak
2.- Katerin Artola eta Iker Belintxon Oiartzun eta Lezokoak.
3.- Laura Bastida eta Ekain Uzkudun Azpeitiarrak
Igandean berriz, eguerdiko 12tan Leioako XIX. Jota txapelketa ospatu zen, Gazte eta Helduen mailan. Gazteen mailan 9 bikote aritu ziren lehian, Azpeitia- Aduna- Villabona- Larraul eta Oiartzun ordezkatuz.
Eta sailkapena lehen hiru postuetan honakoa izan zen.
1.- Maitane Irurzun eta Gorka Duran- Aduna- Villabona
2.- Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza- Azpeitia
3.- Jone Arriaran eta Eki Aizpuru- Azpeitia
Helduen mailan berriz 10 bikote aritu ziren nor baino nor, Azpeitia- Azkoitia- Bilbo- Bergara- Oiartzun- Lezo- Errezil- Sopela eta Legazpi ordezkatuz.
Eta lehen hiru postuetan honako bikote hauek sailkatu ziren.
1.- Laura Bastida eta Ekain Uzkudun – Azpeitia
2.- Katerin Artola eta Iker Belintxon- Oiartzun- Lezo
3.- Irati Lopez eta Gorka Granado- Sopela
Zorionak guztiei eskeini zuten mailarengatik.