Akordeoia: instrumentu honetan, airea besoz eragiten zaion hauspo bati esker lortzen da, eta hauspoak eragindako aireak metalezko mihietan sartzen denean, horiek bibratzen dute soinua sortuz.
Hainbat akordeoi mota daude, adibidez akordeoi diatonikoa, folkloreari loturik oso zabaldua Euskal Herrian (trikitia), Parisen, Alemanian, Austrian, Kolonbian, Panaman, Mexikoko iparraldean, Argentinako ipar-mendebaldean eta Dominikar Errepublikan. Akordeoi diatonikoaren antzekoa da Argentinako bandoneĆ³n izenekoa, tangoetan erabilia.
Akordeoia edo eskusoinua 1830-eko hamarkadan (Polonian) asmatutako haizezko instrumentu musikala da. Akordeoia herrialde hauetan jotzen da gehien bat: Iberiar peninsulan (Galizia, Kantabria, Asturias eta Euskal Herrian; Europan zehar (Frantzia, Italia, Alemania, Polonia eta Austria); eta gainerako herrialdeak (Colombia, Panama, Peru, Txile, Argentina, Uruguay…). Entzun hemen akordeoia biolinarekin elkartuta: Marta y Cristina Cubas Hondal-Anantango
Akordeoiaren erdian hauspoa kokatzen da, eta bere alde bietan, zurezko kaxa bi. Eskubiko zurezko kaxan dago diapasoia eta bertan daude kokatuta akordeoiaren teklak (pianodun akordeoiak) eta botoiak (akordeoi kromatikoak -botoi biribila-). Akordeoiaren zati honek, melodia ematen digu.
Bestalde, hauspoaren ezkerraldean kokatutako zurezko kaxa, armonika kaxa deritzo eta zati hau, bai pianodun akordeoietan eta bai akordeoi kromatikoetan berbera da. Armonika kaxak, botoi biribilak ditu, eta akordeoi motaren arabera botoien kopurua aldatu egiten da; adibidez, pianodun akordeoiak 80 eta 120 (gehiago ere izan ditzake) baxu izan ditzake.