Floreaga ikastetxearen eta bertako guraso elkartearen eskutik, 32. Gabon Kantak jaialdia prestatu dute. Ekitaldia, eguerdiko 12etan izango da, Baztartxo Antzokian.
Urtez urte, gabon giroan sartzen laguntzeko gabon kantak entzuteko aukera izango dugu. Aurtengoan ere, Bizkargi Musika Eskolako Abesbatzak parte hartuko du beste hainbat abesbatzen artean: Floreagako ikasleen taldea, AB Korua, Bergarako musika eskolako abesbatza, Mutrikuko korala eta Madalen Txiki abesbatza. Gonbidapena luzatzen diegu musikazale guztiei bertara hurbildu eta kontzertuaz gozatu ahal izateko.