Musika Hezkuntza goiztiarra, 0-2 urte bitarteko haurtxoei zuzendutako Musika Tailerra da.
IRAKASLEA: Itsasne Fernández
MAIZTASUNA: astean behin, ordu bat.
RATIOA: gehienez 10 ume. Adin honetan, derrigorrezkoa da guraso edo familiako baten partaidetza aldi bakoitzean pertsona bera ez etorri arren.


HELBURUAK
- Musika maitatzearen gogoa piztea.
- Musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea.
- Umearen garapen integrala lortu musikaren bidez, Hau da, gaitasun kognitiboak, psikomotoreak, afektiboak, sozializazioa eta komunikazioa garatzea banakotasuna eta berezkotasuna galdu gabe.
- Zenbait gaitasun musikalak garatzea: hala nola, gaitasun erritmiko-psikomotoreak, ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak.
- Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak,…