DANTZARI TXIKIEN DONIENE SAIOA Eka 19, 2026 Gazte dantzarien eguna hurbiltzen ari da! Ekainaren 23an, 19:15ean, Balda plazan elkartuko gara gure dantzari eta musikari gazteenekin Doniene saio berezia ospatzeko. Hilabeteetan prestatutako dantzak, musika eta ilusioa ikusgai izango dira Bizkargiko ikasleen eskutik, Txalkor txistularien laguntzarekin. Ez galdu!